Salda
Behi hezur eta barazki salda
Salda aberats eta goxoa. Behi-salda hau udazkeneko aza eta kuia bezalako barazkiekin egosia da, sasoiko aromatiko fresko, xarpota eta erramuarekin lagundua.
— Osagaiak: Ura, belarretan bazkatutako behi hezurrak (% 35), tipula, pastenagrea, porrua, arbia, aza, kuia, apioa, baratxuria, Saliseko gatza IGP, Ezpeletako biperra AOP, sagardo ozpina, erramua, perexila eta xarpota freskoa.
Dohatsu saldak barazki freskoekin eginak dira, eskuz eta kantitate txikian. Errezetak aldatu egiten dira urtaroen arabera, sasoin bakoitzeko ekoizpen freskoen araberakoa baita.
— Osagai guztiak naturalak eta biologikoak dira, kontserbatzaile, koloratzaile eta aroma artifizialik gabe.
Salda hau kalitate nutrizional handikoa da. Su eztian egiteak barazki eta hezurretan dauden kolageno, mineral, bitamina, aminoazido eta proteinak eskuratzea ahalbidetzen du. Gorputzaren oreka entzimatikoari eusten dio, azala birsortu, artikulazioak elikatu, inmunitate-sistema indartu, hezurren mineralizazioa areagotu, eta liseriketa-sistema hobetzen du.
Berotzeko prest, salda bakarrik edan daiteke edota irrisa, pasta, dilista ala barazkiekin. Zopak, haragia saltsan eta bestelako errezeta tradizionalak prestatzeko ere erabil daiteke.
— Errezeta :