Notre histoire
Salda aspaldiko jaki bat da, munduan zehar kultura anitzek partekatzen dutena. Bere errezeta intuitibo eta asegarria mendez-mende transmititua izan da, lurralde eta sasoin bakoitzari egokituz. Agro-industriak saldaren errezeta sinplifikatu du, bertsio arin eta liofilizatu bat proposatuz. Saldaren esentzia bera baztertu egin da, gure sukaldeetatik erabat desagertu baino lehen. Ekoizpen eta errentagarritasun dinamika honetan, hazkuntza industrialek elikagaien kalitatea nabarmen pobretu dute eta errentagarria ez den edozein mozkin merkatutik kentzea lortu ere.
Dohatsu salda tradizionala berreskuratzeko borondatetik sortu da, sukaldaritza herrikoiaren zutabea dena. Gure salda errezetak anitzak izanik ere, oinarri bera due: kalitate handiko osagaiekin sukaldatzea, orain arte baztertuak izan direnak. Harategietatik desagertu diren oilo eta hezurrak Dohatsu salden osagai nagusi bilakatzen dira, sukaldaritza herrikoiean inspiratuz, deus galtzen ez den horretan, dena eraldatzen da.
Horrela, Dohatsuk tradizioak iraunarazi nahi ditu, oren luzez eta su eztian eginaz, sasoinez sasoin, plater xume eta goxo hau berreskuratuz. Behi, xerri eta oilo hezurrak erabiltzeak animaliarenganako azken begirune keinu bat irudikatzen du gure ustez.
Kalitatezko eta tokiko osagaiak erabiliz, Dohatsuk prezio justu batekin ordaintzen die lurra, landareak, animaliak eta jendea zaintzen dituzten laborariei.
Sortzaileak, Julia Casamitjana eta Anabel Meyer, barietate zaharrak lantzen dituzten baratzezain eta arraza tradizionalekin diharduten hazle sare bat osatu dute.
Dohatsu zuzenean hornitzen da haien prezio propioak finkatzen dituzten etxaldeetan: konpromiso horri esker, lurren biziberritzean, karbonoaren biltegiratzean, paisaien mantentzean, eta biodibertsitatearen zaintzan datzaten praktikak sustengatzen ditu.